Jarduerak:

  • Euskalduntzen ari diren herritarrei (haur nahiz helduei) laguntza eman, gero eta gaitasun handiagoa izan dezaten, bai eskuratutako edukien kalitatean eta aniztasunean, baita hizkuntza erabiltzeko aukeretan ere. Hartarako, hainbat motatako deialdiak edo programak egin edo antolatzen dira, besteak beste: euskara ikastaroak egiteko laguntzak jasotzeko deia, haurrendako udalekuak, kultur produktuen katalogoa euskaraz, bideoteka eta fonoteka zerbitzua, zinema emanaldiak euskaraz, bertsolaritza programa irakaskuntzan, eta Mintzakide programa (mintzapraktika euskaldunekin, ikasle helduei zuzenduta).
  • Euskararen erabilpena hainbat arlotara zabaldu, esate baterako: elkarteetara (“Euskara zure esku” kanpaina), eta merkataritzara (“Euskara merkataritzara” kanpaina). Aipatu kanpainak Iruñerriko beste udalekin koordinatuta garatzen dira. Euskararen erabilpena areagotu nahi duten erakundeei eta dendei laguntza ematen zaie.
  • Udaletxeko dokumentazioa eta bestelako bitartekoak egokitu, eta, halaber, udaletxeko langileen hizkuntza trebakuntzan jarraipena egin, udalak euskaraz ematen duen zerbitzua gero eta hobea izan dadin (langileak trebatzeko programa eta itzulpenak, nagusiki).
  • Euskara Zerbitzuak, orobat, lanean dihardu Zizur Nagusian bizi diren herritar guztiek euskara eta honen kultur ingurunea gehiago eta hobeto ezagut dezaten. Horren erakusle ona izan daiteke hainbat udalen artean lantzen den “Ze Berri?” izeneko aldizkari.
  • Udaleko Kultura Patronatuak sustatutako kanpainak, hizkuntzarekiko motibazioa areagotzeko: hizkuntza transmisioko kanpaina (“Euskara bai goxoa”), eskolatze kanpaina (“Euskara aukera ezin hobea”), helduak matrikulatzeko kanpaina, euskara erabiltzeko kanpaina (“Udaletxean ere euskaraz”), kultur zikloa…
  • Bestalde, Udalak herriko hainbat erakunderekin lankidetzan dihardu (Ipurtargi Euskaltegia, Erreniaga Ikastetxe Publikoa, BHI Zizur Nagusia, Hots Guraso Elkartea, Hezibidea Guraso Elkartea, Tartalo udal ludoteka…), erakunde horiek antolatutako jardueren bitartez, Zizur Nagusian euskaraz egin daitezkeen ekintzen eskaintza gero eta zabalagoa izan dadin.

Udaleko euskara teknikaria: Koldo Ibañez de Elejalde.

 

Helbidea: Goizez, astelehenetik ostiralera bitartean, udaletxeko bulegoetan. Erreniega parkea p.k.31180 Zizur Nagusia (NAFARROA)

Telefonoa: 948 18 25 00

Faxa: 948 18 25 05

E-Posta: kibanez@zizurmayor.es