Zizur Nagusiko elizaren erretaula nagusia Monumentu Nazional izendatu zuten 1973ko abuztuaren 20an. Baina lehenago, 1944an, Vianako Printzea Erakundeak berriztatu zuen. Garai hartako prentsak honela iragartzen zuen kultur gertaera garrantzitsu hori:

“Bere garaian adierazi genuenez, Zizur Nagusiko Ramon Espartza parrokoak adierazi zigun festa bat egingo zela parrokiako aldare nagusia gurtzara itzuli izana ospatzeko; aldarearen erretaula ederra Vianako Printzea Erakundeak berriztatu du. Parrokoak aldarearen -eta, udalak eta auzokoek ordainduta elizan egin diren beste lan batzuen- inaugurazioa handiki ospatzeko prestatutako festa bihar izango da; erlijio-ekitaldi batzuk egingo dira: nagusia hamaiketako meza nagusia izango da, eta bertan izango ditugu Olaetxea doktore gotzain jaun txit agurgarria eta agintariak. Eliza oso eder geratu da konponketak egin ostean, eta, bereziki, erretaularen urre eta margo batzuk berriztatuta; gaur, horietako batzuk erreproduzitzen ditugu”.

Erretaula NagusiaKonponketa-lan hauek egin ziren, nagusiki: oholak eta eskulturak berriztatu zituzten, nabeko kapitelak garbitu, bai eta tenpluaren sarrerako nabea eta pulpitua eta jaunartzeko lekuko baranda konpondu ere. Vianako Printzea Erakundearen eta Madrilgo Museo del Pradroren lankidetzari esker gauzatu ziren berriztatze-lanak. Herriak ere lagundu zuen, dirua emanez, eta kontzejuak bere gain hartu zuen altzari batzuen berriztatze-lanen kostua, Erakundeak ez baitzituen bere gain hartu; adibidez, pulpituaren eta jaunartzeko lekuko barandaren lanak.

Urte batzuk geroago, 1968an, berriztatze- eta hobetze-lan gehiago egin ziren; horiek guztiek izugarri edertu zuten parrokia, eta, lan horiengatik, Foru Aldundiaren saria jaso zuen herriak. Lanek 840.000 pezetatako kostua izan zuten. Horietatik, eliztarrek 250.000 pezeta jarri zituzten. Erretaularen burualdeko idazkun batek jatorriaren eta mezenasaren berri ematen du. Honela dio:

“Este retablo mandaron hacer el abad y el pueblo a servicio de Dios y nuestra Santa Iglesia y San Andrés, siendo abad, el venerable Señor Don Martín Brigant, y primicieros Ochoa Asiain y Don Pedro de Echaguren y Miguel de Aramburo; asentase año 1538”.

Vianako Printzea Erakundeak sustatutako 1944ko berriztatze-lanak egin aurretik, beste leku batean zegoen erretaula:

“hasierako aldarearen osagai bakarra zen aldare-harri maximoa izeneko harlauza baten gainean (gehienez ere panel txiki bat izaten zuen), eta eliza honetan, bada froga bat adierazten duena egungo sagrarioetan jaso aurretik, horman irekitako nitxo batean jasotzen zela txit santua, Ebanjelioren aldean ontzitegi horietako bat baitago, hesituta, eta ojiba-apaingarriz inguratuta. Pentsa daiteke erretaula idazkunak adierazten duen datan eraikia izaki, ugari erabili behar zirela estilo plateresko emankorraren eta bikainaren motiboak”.

Horma-hobi nagusi bat du, eta “mazoneriak oholean egindako margodun kaxak ditu – mukuru-eskulturarentzat jasotako erdiko kalean izan ezik-;Lizarrako Juan de Bustamante margolariarenak dira”.

Hasiera batean, Diego Polo hartu zen erretaularen egiletzat, baina, gerora, Juan de Bustamenterena dela esan zuen Cristóbal Pellejero adituak. Nekaldiko zenbait eszena ikus ditzakegu erretaulan: Gurutzea bizkarrean, Hileta Santua, Zigorraldia eta herriko zaindari San Andresen predikua. Ama Birjinaren bizitzari, Deikundeari eta Jasokundeari buruzko beste irudi batzuk ere ageri dira.

Beste santu batzuei buruzko margoek osatzen dute erretaula; esaterako, Santiagori, San Migeli eta San Juliani buruzko margoek. Erretaularen erdian, San Andresen eta Ama Birjinaren eskulturak daude.