Noticias



 

Gazteria Plana Tailer Parte Hartzailearentzat gonbidapena

 

Zizur Nagusiko Udalak parte-hartze prozesu bat ireki du lehenengo Gazteriaren Plana egiteko

 

Zizurren, 2019ko abuztuaren 23an

 

2018. urtean Zizur Nagusian egindako Gazteriaren Diagnostikoa oinarritzat harturik, Udala lehenengo Gazteriaren Plana egiteko lanetan murgildurik dago, orain. Aipatu udal Gazteriaren Planak Nafarroako Gobernuko II. Gazteriaren Planaren ildoei jarraiki egingo da baita Toki Garapenerako eta Parte-hartze udal planei jarraiki ere.

Gazteriaren Planaren helburu nagusia tokiko gazteriari buruzko politikak artikulatzea da eta herritar gazteek proposatutako gaiei erantzuna ematea.

Hori horrela, Gazteriaren Plana egiteko parte-hartze prozesu bat ireki da Zizur Nagusian bizi diren gazteek, udaleko teknikariek eta talde politikoek planaren edukia bateratu eta adosteko.

Hainbat tresna diseinatu dira gazteengana iristeko. Besteak beste, online galdetegi bat, dagoeneko udaleko ohiko kanal eta sare sozialetatik zabaltzen ari dena, eta parte-hartze metodologiadun lantegi bat. Azken horretan, gazteek dituzten gaien, erronken eta proposamenen inguruan lanketa berezia eta sakona egingo da.

Gazteriaren Plana egiteko prozesua maiatzean hasi zen eta urrian amaitua egotea aurreikusita dago, herritarrei udazkena amaitu baino lehen aurkeztu ahal izateko.

 

Behean dagoen linka galdetegi batera bideratzen du. Zizur Nagusiko 14 eta 30 urte artean dituen gazteei animatzu nahi dugu Plan honetan parte hartzera galdetegi horri erantzuten.

GALDETEGI.