Noticias



Toki Garapeneko Zerbitzutik 2020. urteko Eguberrietako Kanpaina aurkezten dizuegu, udalerriko merkataritza eta ostalaritzako ehunaren laguntzarekin. Kanpaina honetara erantsi nahi izan duten merkataritza eta ostalaritzetan Pasaporte hau zigilatu beharko da. Honen bitartez, kontsumoa Zizur Nagusian sustatu nahi da, Eguberrietako erosketak bertan egiten dituzten pertsonak sarituz. Honen bidez, herrian giro atsegina sortu nahi da, bertako merkataritza interesgune bihurtuz eta toki garapenaren sustapenean lagunduz.

Kanpainaren funtzionamendua samurra da. Segituan parte hartzeko jarraibideak emango dira:

1- Pasaporteak, kanpaina epean, erantsitako ostalaritza eta merkataritza lokaletan lortu daitezke.
2- Kanpaina epea 2020ko azaroaren 23an hasi eta 2021eko urtarrilaren 8an bukatuko da.
3- Erantsitako merkataritza edo ostalaritza lokal bakoitzean egindako erosketengatik, zigilu bat jarri beharko da, bakoitzari dagokion sektorearen orrialdean aurkituko den lauki batean.
4- Pasaportea hiru sektoretan banatuta egongo da: Ostalaritza, Saltokiak eta Zerbitzuak.
5- Pasaportea beterik egotean, erantsitako edozein merkataritza edo ostalaritzan utzi daiteke, edo Zizur Nagusiko Udalean bertan, non gordeko dira kanpaina bukatu arte.
6- Kanpainaren azken egunaren ondoren, pasaporte guztiak batuko dira eta urtarrilaren 14an zozketa egingo da parte-hartzaileen artean. 300 euroko hiru sari zozketatzen dira kanpainarekin bat egin duten tokiko merkataritza eta ostalaritzako erosketa-bonoetan.

Erraza, ez? Orain ikus dezagun zer baldintza bete behar diren pasaporte bat beterik dagoela gogoan hartzeko eta zozketan parte ahal izateko:

1- Kanpainara erantsitako merkataritza ezberdinen 9 zigilu gutxienez izatea. Pasaporte berdinean ezin izango da merkataritza berdineko zigilu bat baino gehiago izatea.
2- Ezinbesteko 9 zigiluak, pasaportean ezberdindutako 3 sektoretan banatuak izatea, sektore bakoitzeko 1 zigilu gutxienez izanda.
3- Ostalaritza ezin bada normaltasunez ireki kanpainak irauten duen bitartean, gainerako sektoreetako zigiluak baino ez dira eskatuko (merkataritza eta zerbitzuak).
4- 2021ko urtarrilaren 11a baino lehenago, betetako Pasaportea kanpainara erantsitako merkataritza edo ostalaritzako edozein lokalean, edo Zizur Nagusiko Udalean bertan ematea.

Parte hartzera anima zaitez zure herriko negoziotan erosten, Zizur Nagusiari bizia emango baitiozu, eta zure laguntzarekin, bizi eta elkar bizitzeko toki hobeago bat sor daitekeelako. Eta, gogoratu, tokiko merkataritzan erosten baduzu, partekatu ezazu sareetan hashtag honekin:

#nikzizurren #yoenzizur

 

Aurkitu itzazu Pasaportean parte-hartzen duten saltoki, ostalaritza eta zerbitzuak hemen klik eginez.