Noticias



Berdintasuna eta tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina aurkeztu du Zizur Nagusiko Udalak

Zizur Nagusiko Udalak Berdintasun eta Toki Garapeneko arloen kanpaina bateratu bat aurkeztu du kontsumo arduratsua sustatzeko berdintasunaren eta tokiko kontsumoaren irizpideetatik abiatuta.

“Eguberri hauetan berdintasuna oparitu” da Gabonetako kanpaina berritzaile honen leloa. Kanpaina hau Zizurko kaleetan, dendetan eta ikastetxeetan ikusgai jarriko den kartel batek eta, gainera, berdintasunaren, errespetuaren eta tokiko erosketaren irizpideetan oinarritutako erosketa egiteko pistak ematen dituen txartel batek osatzen dute. Hauek dira pistetako batzuk:

  • Azpimarratu jostailuak eta koloreak ez direla neskenak ez mutilenak.
  • Estereotipoa gainditzeko beharra, rol bereiziak indartu gabe.
  • Aniztasuna islatzen duten gauzak oparitzea.
  • Gatazkak modu positiboan, errespetuzkoan eta enpatikoan konpontzeko heztea.
  • Arduraz erostea, jasangarritasun- eta hurbiltasun-irizpideekin

Guztira, bederatzi pista biltzen ditu txartelak, eta eguneroko bizitzan eragin nahi dute, kontzientziatzeaz gain.

#NikZizurren #BerdintasunaZizurren