Noticias



Zizur Nagusiko 18 hautes-mahaien osaketa erabaki duen Osoko Bilkura bereziaren zozketaren datuak dagoeneko kontsulta daitezke. Hautesle bakoitzak bere banako posizioa ezagutu dezake ondoko baliabideen bitartez:

  • TELEFONOZ. NAN zenbakia eta lehen deitura erabiliko dira. Norbanako informaziora bakarrik sartzen ahalko da.

Zizur Nagusiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua. 012. (948 012 012 telefonikako tarifa lauari heltzeko edo Nafarroatik kanpo deitzeko). 012 telefonoan: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara.

        

  • ZUZENEAN. Zizur Nagusiko Udaletxean. Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30etara. NANa beharrezkoa izango da. Norbanako informaziora bakarrik sartzen ahalko da.

Hautesle-erroldako zerrendak ez dira publikoki erakutsiko, hori dela eta, gorago aipatutako bideren batera jo beharko da. Informaziora sartzeko kontsultatzailearen lehen deitura eta NAN zenbakia erabili beharko dira beti. Pertsonak honako datuak eskuragarri izango ditu: identifikazioa, bozkatzera joan beharko duen hauteslekua, hautesbarrutia, atala eta mahaia.

 Dagoeneko hasi gara zozketan aukeratutako pertsonak ofizialki jakinarazten. Iruñeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean bokalak, lehendakariak edo ordezkoetarako alegazioak aurkezteko epea zazpi egunekoa izango da, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.