Noticias



Diru-bilketako Erregelamenduaren arabera, jakitera ematen da 2020ko abenduaren 21ean amaitzen dela Hiri kontribuzioaren gaineko 2020ko bigarren seihilekoan eta 2020ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordainagiriaren atzealdean zehaztutako edozein banku-bulegotan ordaindu ahal izango dira, dagokion ordainagiria aurkeztu ondoren.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko abenduaren 21ean pasatuko dira kontura.

Borondatezko epean ordaintzeko epea igarotakoan, Zerga-bilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira, eta premiamendu-bidetik kobratzeko izapideak egingo dira.