Noticias



Kirol Instalazioak handitzeko lanak direla medio, eta zehazki urbanizazio lanengatik, trafikoa eten egingo da Erreniega kalean 9. zenbakitik 39.era.

Lanak kiroldegiko eraikinaren ondoko espaloia handitzeko eta kiroldegiko sarbide berrietan espaloiaren maila berean egonen den plataforma bat egiteko izango dira, zonaldeko eta inguruko oinezkoen joan-etorria errazteko asmoz.

Trafikoa etenda egonen den egunetan, eragozpenak izanen dituzten garajeek eta oinarrizko zerbitzuek behin behineko sarbidea izanen dute Santa Krutz kalearen eta Idoia kalearen ondoko aparkalekuen artean.

  • Lorea bizilagunen Elkartea: sarbidea egungo garajeko berbera. Irteera kontrako noranzkoan Talluntze parkeko biribilgunerantz.
  • Idoia plazako eta Erreniega 9-23ko bizilagunak: behin behineko sarbidea Santa Krutz ondoko aparkalekutik (prestatutako eta seinaleztatutako zonalde bat egonen da). Irteera, gaur egun egiten duten tokitik.

Aurreikusitakoaren arabera, trafiko mozketak irailaren 17tik urriaren 11 arte iraungo du.

Barkatu eragozpenak.

Informazio gehiago: Udaletxean edo telefonoz 948181900