Noticias



“Udan Zizurren NikZizurren” kanpaina aurkezten dizuegu. Uztailaren 15ean tonbola abian jarriko da eta boleto guztiak banatu arte iraungo du. Osotara, 73 saltokik parte hartuko dute eta 900 opari zuzen banatuko ditugu.

Erosleak egiten duen 5€ko erosketa bakoitzaren truke boleto bat jasoko du (30€ko erosketa arte, hau da, gehienez 6 boleto jasoko ditu erosketa bakoitzean). Sari zuzena ez duten boletoek zenbaki bat daramate, Udalak banatuko dituen 100€ko erosketa bonoen zozketan parte hartzeko. Boletoak trukatzeko epea 2020ko abenduaren 31ra arte luzatuko da.

Ikusi parte-hartzaile eta sarien zerrenda: Parte-hartzaileen eta sarien zerrenda .