Noticias



Zizur Nagusiko Udaleko Toki Garapeneko Zerbitzutik 2019. urteko Eguberrietako Kanpaina aurkezten dizuegu, udalerriko merkataritza eta ostalaritzako ehunaren laguntzarekin. Kanpaina honetara erantsi nahi duten merkataritza eta ostalaritzetan Pasaporte bat zigilatu beharko da. Honen bitartez, kontsumoa Zizur Nagusian sustatu nahi da, Eguberrietako erosketak bertan egiten dituzten pertsonak sarituz. Honen bidez, herrian giro atsegina sortu nahi da, bertako merkataritza interesgune bihurtuz eta toki garapenaren sustapenean lagunduz.

Segituan kanpainaren oinarriak deskargatu daitezke, hala nola, izen emate eranskina. Parte hartu nahi duten merkataritzek izen emate eranskina Udaletxera ekarri beharko dute, edo korreo elektronikoz bidali hurrengo helbidera: desarrollo.garapena@zizurnagusia.eus

2019 EGUBERRIETAKO KANPAINAREN OINARRIAK

ANEXO I Euskera

ANEXO I Castellano

IZENA EMATERA ANIMA ZAITEZTE!!