Datorren azaroan, Burger King kateak Zizur Nagusiko local batean zabalduko da, E’Leclerc-ko gasolindegiaren parean, Ardoi sektorean. Nafarroan berritzailea den lokala izango da, egongela, terraza, haurrentzako tokia, AutoKing eta bizilekuetara banaketa zerbitzuak izango ditu.

30 lanpostu eskaintzen dira, lansaio eta ordutegi ezberdinekin kontratu motaren arabera (lansaio osoa, asteburuetarako kontratua, gauetarako kontratua, etab.), beste lan batekin edo ikasketekin bateragarria ere izan dadin.

Eskaintzen diren lanpostuak hurrengoak dira:

  • Lokaleko Kudeatzailerako lanpostu 1 (Sektorean esperientzia balioztatuko da)
  • Kudeatzaile ekipoarentzako 6 lanpostu (Sektorean esperientzia balioztatuko da)
  • Oinarrizko langileentzako 13 lanpostu (Esperientziarekin edo esperientzia Gabe)
  • Banatzailerako 10 lanpostu (Ziklomotore edota 125 c.c.ko gidatze karneta beharrezkoa izango da)

Eskaintzan interesaturik daudenok, Zizur Nagusiko Udalera ekarri dezakete haien Kurrikulum-a eta toki garapenaren teknikariari eman, edo desarrollo.garapena@zizurnagusia.eus korreo elektroniko helbidera bidali, abuztu eta iraileko hilabeteetan. Udaletik Kurrikulumak enpresa enplegatzaileari erraztuko zaizkio.