Noticias



2020ko maiatzaren 25etik aurrera, udal-zerbitzu desberdinetan arreta presentzialari berrekingo zaio pixkanaka; beraz, aurretiko hitzorduaren bidez baino ez da erantzungo.

Zizur Mayor-Zizur Nagusiako Udalarekiko kudeaketak modu ez-presentzialean egitea lehenetsiko da, herritarrei teknologia berriak erabiltzen lagunduz, hala badagokio; horrela, aurrez aurreko arreta telematikoki edo telefonoz egin ezin diren izapideetara mugatuko da.

UDALETXEA (Erreniega parkea parkea, z/g)
Erregistro Orokorra, Errolda eta Herritarren Arreta; Hirigintza, Ogasun eta Ekonomiaren Garapen, Toki Garapen, Kultura eta Euskara, Berdintasun eta Kirol udal zerbitzuak.

Aldez aurreko hitzordua 948181900 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30etara, edo 012 (948012012), astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara.

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA (Emakumearen Pza, 2)
Hitzordua eskatu behar da 948182803 eta 948182663 telefonoetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30etara.

HERRITARREN SEGURTASUNA (Arridia kalea, 26)
Hitzordua eskatu behar da astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9: 00etatik 14: 00etara, 948281250 telefonoan.

GOMENDIOAK

– Garrantzitsua da dokumentazio guztia aurkeztea, hitzordua erreserbatzeko unean ereduak eta informazioa eskatu ahal izateko.

– Sarrera banakakoa izango da, mendekotasuna duten pertsonak edo adingabeak ardurapean dituzten pertsona helduak izan ezik (betiere, ezin bada saihestu lagunduta joatea).

– COVID-19 izatearen sintomak izanez gero, etxean eta telefonoz edo telematikoki kontaktatzeko eskatzen dizugu, egin beharreko kudeaketa guztietan laguntzeko.

– Uneoro bete beharko dira adierazitako segurtasun-arauak.