Erlijio ospakizunetan urteko beste une garrantzitsu bat “misioak” izenekoa izaten zen. Eliz agintariek ebanjelioa zabaltzen zuten martxoan eta apirilean. Auzoetan kantatu egiten zuten, eta “otoitz apostolutza” egiten zen; baitaratze ariketa bat, herritarrak bizi erlijioso egokirako prestatu asmo zuen ariketa.