Armarria

Zizur Nagusiko bandera 2001ekoa da. Zizur Nagusiko udalbatzak onartu zuen 2001eko martxoaren 30eko bilkuran.

Egindako ikerketen arabera, udalerrian lehenagotik ez zen banderarik erabiltzen; beraz, herriko armarria eta aspalditik zenbait gauzatarako herriaren identifikazio gisa erabili den urdin kolorea baliatu ziren. Horrenbestez, honela defini daiteke Zizur Nagusiaren bandera:

“Banderaren azalera bitan banatuta dago horizontalean, erdi-erditik. Goialdea urdina da (Pantone, 2925), eta behealdea zuria. Inguruz inguru zerrenda fin bat dauka, berau ere bitan banatuta horizontalean eta erditik: zerrenda, ordea, goialdean (urdinean) zuria da, eta behealdean (zurian) urdina da, erdian dauden koloreen tonu berekoak. Herriaren armarria banderaren erdi-erdian dago. Herriko armarria ofizialki erabili ohi dena da, eta honela osatuta dago: hiru arrosa gorri triangeluan eratuta (bat behean bi goian), zilarrezko hondoaren gainean, eta zaldun kasketa, luma urdin eta gorriko (Pantone, 485) gandorduna, eta brodatu urdin eta zilar kolorekoa”.