Helbidea: Santa Cruz kalea 23, etxabea P.K. 31180 Zizur Nagusia (NAFARROA)
Telefonoa: 629 66 11 58

Jarduerak:

4 urtetik 12ra bitarteko haurrendako lokala. Jostailuak eta bestelako jolas materialak daude haurrendako. Ludotekak proiektu soziokulturala eta hezkuntza proiektua ditu, eta hezitzaile profesionalek kudeatzen dute.

Helburuak:

  • Aisia alternatiborako sarbidea ematea
  • Zailtasunak dituzten pertsonen integrazioa eta normalizazioa sustatzea
  • Sozializazioa eta elkarbizitzarako ohiturak bultzatzea
  • Hondakin materialak erabiltzen erakustea

Ludoteka, areto nagusia, aurrena mahaiak eta gelak, atzekaldean jolas eremua eta antzeztokia ikusten diraHonako hauei buruzko tailerrak egiten dira:

  • Berdegunea
  • Jostailu lantegia
  • Birziklatu eta berrerabili
  • Musika
  • Kilikiak
  • Eta abar.

IRAILETIK EKAINERA BITARTEKO ORDUTEGIA

Astelehen eta asteazkenetan: 17:30etatik 19:00etara (Euskeraz)    Astearte eta ostegunetan: 17:30etatik 19:00etara (Gaztelaniaz)

Ostiraletan: 17:00etatik 19:00etara (Elebitan)

TARTALO LUDOTEKAREN FESTA!

 FAMILIA AISIALDIRAKO HAUR ARRETA ZERBITZUA