JAI TXIKIAK

April 11, 2013

Apirilaren 28an ospatzen dira Done Petri Martiriaren omenezko jai txikiak. 1932an, herriko gazteek garai hartan alkate zen Gregorio Urdanozi 200 pezeta eskatu zioten herri jaiak antolatzeko. Lortu ere lortu zuten dirua, eta horrekin hasi ziren ospakizunak.

Garai batean, jaietako maiordomoak aukeratu behar izaten ziren; hau da, jai egunekin lotura zuen edozein ekitaldi antolatzeaz arduratzen zirenak. Garai hartako dinamizatzaile soziokulturalak ziren. Maiordomorik gabe ez zegoen jai ospakizunik, beraiek arduratzen baitziren musikariak kontratatu eta etxeetan banatzeaz, eta Abuztuko Andre Mariaren egunean Andre Mariaren irudia eramateaz (palio azpian eramaten zuten herriko jauntxoek). Neskak antolakuntzatik kanpo egon izan dira. Emakumezko maiordomoak aukeratzen zituzten, baina gizonezkoen mendekoak ziren. Emakumeen eginkizunen artean honako hauek zeuden: apaizari txokolatea prestatzea, eta gizonezko maiordomoei bazkaria eta piper opilak, eta jaietako postre berezia prestatzea. Emakume horietako batek eta gizonezko maiordomoak hasiera ematen zioten jaietako lehen dantzaldiari.

 


<< atzera