Irailean ospatzen dira. Bost egunez irauten dute, irailaren 14aren inguruan (Santa Cruz-en omenez), asteburu hurbilekoena barne. Ekintzarik aipagarrienak erraldoi eta buruhandien konpartsaren desfileak, bigantxak alde zaharreko kaleetan barna (egunero), esku-langileen azoka, udalbatzak Santa Cruz-en egunean (irailaren 14a, igandea) “herriaren izenean” egiten duen ibilbidea, su artifizialak, eta gazteei (rock kontzertua txosnetan), haurrei (zinema, areto-antzerkia, kale emanaldiak, txokolate jatea, disko-mobila…), eta helduei (Udalak ematen dien bazkaria eta bazkalondoko musika) zuzendutako hainbat ugari.

Garai batean, jaietan, herriak erabat gelditzen zuen bere jarduera. Garbiketak egiten ziren, familiak elkartzen ziren, eta familien jatekoa ezohikoa izaten zen: bildots errea, paellak, etxean egindako hestebeteak, piper opilak nahiz meloia; etxekoekin eta auzokoekin banatzen ziren. Izan ere, Zizurren beti jan izan da oso ondo. Horren lekuko dugu esaldi hau: “Zabaldikako alkateak potxei txungurra botatzen die, Zizurkoak, ordea, birika”.