ENPLEGU ETA TOKI GARAPEN ZERBITZUA

April 18, 2017

Helburuak:

  1. Langabetuei informazioa, prestakuntza, aholkuak eta sostengua eman, lanean txerta daitezen.
  2. Interesa eta motibazioa sustatu, lana bila dezaten, eta, egoki ikusten bada, prestakuntza ekintzetan parte hartzea baloratu.
  3. Lanean txertatzea errazte aldera, beharrezkoak dituzten tresnak eta baliabideak eman, eta, halaber, gaitasun eta jarrera pertsonal egokiak eman.
  4. Prestakuntza eta lan bila dabiltzanen egoerari buruzko informazioa eguneratua eduki.
  5. Eskualdeko sektore, lanbide eta prestakuntza maila bakoitzak duen enplegu bilakaeraren berri izan iraunkorki.
  6. Aztertze eta sentzibilizazio lana egin, enpresekin, elkarteekin, profesionalekin, sindikatuekin, udalekin, hezitzaileekin…
  7. Enplegu poltsa sortzea. Enpresei CVak eskaini, eta datu base hori eguneratuta eduktzea.
  8. Lan bila dabiltzanen banakako jarraipena egitea, bakoitzaren zailtasun pertsonalak antzemateko.
  9. Prestakuntza egituren, enpresen, gizarte eragileen… arteko topalekuak sortu.

Instalazioak: Gizarte Zerbitzuen Zentroan kokatuta dago.

Lan-taldea: Enplegu  eta Toki Garapenerako agente bat.

Ordutegia: (ordua aurretik eskatuta) 8:00etatik 15:00etara Astelehenetik ostiralera

AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO INICIA 2017  PROIEKTUA

INICIA PROIEKTUA 2017

2017. URTEAN KONTRATAZIOA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

LANGABETUEN KONTRATAZIOA 2017.URTEAN SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA

ETXE-ZERBITZUA:

TARIFAK 2017

ESTEKAK:

NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

GIZARTE SEGURANTZA

Helbidea: Emakumearen Plaza, 2  P.K. 31180 Zizur Nagusia (NAFARROA)

Telefonoa: 948 18 28 03 / 948 18 26 63

Faxa: 948 18 53 81

E-Posta: aedlzizur@yahoo.es / iarteta@zizurmayor.es

Web orria: http://www.zizurmayor.es


<< atzera