Nafarroako Foruen Plaza, 6

31180 Zizur Nagusia.

 

ZER DA COWORKING BAT?

Coworking batek aukera ematen die ezagutza-sektore eta -arlo desberdinetako ekintzaileei, ETEei eta profesional independenteei lan-eremu bat partekatzeko.

Azken urte hauetan oso aukera interesgarria bihurtu da, dudarik gabe, batez ere beste profesional batzuekin lankidetza-giroan sinergiak partekatu nahi dituzten enpresa eta/edo ekintzaileentzat.

Coworking batean lan egiteak duen onura handienetako bat bulego bat eskura izatea da, hau da, leku konbentzional baten alokairuak berekin dituen kostu handiak norbere gain hartu gabe bilera eta saioetarako leku bat izatea.

Askotariko ekitaldiak eta prestakuntza-lantegiak ere egiten dira gisa horretako lekuetan; eremua dinamizatu, ezagutza sortu eta kontaktu-sarea zabaltzea lortzen da hari esker.

ZIZURLANI BURUZKO INFORMAZIOA

Zizurlan gunea Zizur Nagusian dago, Nafarroako Foruen plaza, 6 zenbakian.

Udaletxe ohian dago kokatuta. Eraikina 1917koa da. Aurrena mutilen eskola izan zen, eta gero Kontzejua eta udaletxea, 1992arte. 2017an berritu egin zen coworking berria hartzeko.

Beheko solairua:

Beheko solairuan daude laneko 12 eremu indibidualak. Guztiek dituzte altzariak, eta baita armairu indibidual bat ere giltza pertsonalarekin.

Beheko solairuan bilera-gela eta komuna ere badaude.

Lehen solairua:

Lehen solairua bilerak eta prestakuntza-jarduerak egiteko da: 11 metroko gela bat eta 44 metroko beste bat daude, biak altzariekin hornituta, eta bigarrena pantailarekin eta proiektorearekin.

Solairu horretan sukalondoa dago, leku aproposa atseden hartzeko eta coworking-eko kideen artean proiektuak eta ideiak lasaiago partekatzeko.

Bigarren solairua:

Eraikinaren goiko solairuan areto ireki handi bat dago, aurkezpen publikoak egiteko aproposa. Bere banaketak, gainera, aukera ematen du bilera informaletarako eremu bihurtzeko bertako altzariei esker (sofak eta besaulkiak).

NOLA EMAN DEZAKET IZENA?

Ondoren, gunean sartzeko eskaera bidaltzeko egin behar dituzun urratsak adieraziko dizkizugu. Eskaera guztiak Udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira

  • Eskaerak idatziz aurkeztu beharko dira fitxa honen bidez: Izena emateko fitxa
  • Eskaera guztiak honako irizpide hauen arabera balioetsiko dira: III. ERANSKINA Proiektuen balioespena
  • Eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu behar dute
    • Pertsona fisikoen kasuan: NAN/AIZren fotokopia konpultsatua edo benetako kopia.
    • Pertsona juridikoen kasuan: enpresaren izenean eskaera egiten duen pertsonaren NAN/AIZren fotokopia konpultsatua edo benetako kopia.
    • Garatu nahi den jarduera jasotzen duen negozio-ideia.
    • Banku-helbideratzea egiteko beharrezko datuak jasotzen dituen dokumentua: Banku-helbideratzea
  • Esleipena egin eta hilabete igaro baino lehen, onuradunak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
    • Jarduera profesionalean aritzeko erantzukizun zibileko poliza 50.000 €-ko gutxieneko estaldurarekin;
    • Pertsona fisikoen kasuan: Ogasunean alta emandako agiria eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen erregimen berezian alta emandako agiria edo baliokidea
    • Pertsona juridikoen kasuan: Ogasunean eta Gizarte Segurantzan alta emandako agiria, eraketa-eskritura, IFZ, ahalorde-eskritura publikoaren fotokopia konpultsatua, eskatzaileak administrazioarekin kontratuak egiteko eskumenak dituela jasotzen duena.