Atal honetan, Toki-garapeneko Zerbitzuak hurrengo hilabeteetan izango duen jarduera guztia aurkituko duzu:

Udaberriko agenda: Zizur Nagusiko Udalak enpleguarekin eta ekintzailetzarekin zerikusia duten hainbat prestakuntza-jarduera antolatu ditu, udalerriaren Toki-garapeneko estrategiaren barruan:

Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da:

Zuzenean Udaletxean, Erreniega Parkea z/g edo telefonoaren bitartez: 948181900

Online esteka honen bidez: IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

APIRILAK 29-30: Ikastaroa “Nola egin enpresa plana”

  • Irakasleak: Jesús Uría eta Juan Jose Ortega. SECOT
  • Ordua: 19:00etan
  • Kokalekua: Coworking Zizurlan, Nafarroako Foruen plaza, 6. Zizur Nagusia

MAIATZAK 14:  Solasaldia: “Ekintzailetzarako baliabideak”

  • Parte-hartzaileak: SECOT, Caja Rural eta Laboral Kutxa
  • Ordua: 19:00etan
  • Kokalekua: Coworking Zizurlan, Nafarroako Foruen plaza, 6. Zizur Nagusia

MAIATZAK 22-23: Ikastaroa “Zure enpresarako Finantza plana”.

  • Irakaslea: Pedro Apesteguía. SECOT
  • Ordua: 19:00etan
  • Kokalekua: Coworking Zizurlan, Nafarroako Foruen plaza, 6. Zizur Nagusia

MAIATZAK 21: Langabeen prestakuntza. “Nola egin CV on bat? Hautagaitza arrakastatsu baterako alderdi eta aholku garrantzitsuak”

  • Irakaslea: Itxaso Ruiz de las Heras. Toki-garapeneko teknikaria
  • Ordua: 10:00etan
  • Kokalekua: Coworking Zizurlan, Nafarroako Foruen plaza, 6. Zizur Nagusia

 

Zizur Nagusiko ekintzaile, merkatari eta ETEentzako Mentoring programa

BETETA! 11 EKINTZAILEEK PARTE HARTUKO DUTE

ZERTAN DATZA?

Mentoring programaren helburua da pertsona ekintzaileei laguntzea euren enpresa sortzeko bidean edo negozio-ideia garatzekoan, baina baita merkatariei eta ETEei euren enpresa-egoera hobetzeko aholkuak ematea ere.

Zizur Nagusiko Udala SECOTekin lankidetzan ari da programa aurrera gauzatzen, eta hiru zati ditu:

  1. Banakako Mentoring: 15 egunean behin, ostegunetan, 11:30etik 13:30era, Zizurlanen
  2. Taldeko prestakuntza: Enpresa-plana eta Inbertsio-plana. Prestakuntzako bi ikastaro, apirilean eta maiatzean.
  3. Inbertitzaileen aurkezpena/simulazioa: Zure negozioak/ideiak irteera izan badezake, simulazio gisa aurkeztu ahal izango duzu aditu inbertitzaileen talde baten aurrean, ekainean.

Programa martxoaren 28an aurkeztuko da, 12:00etan Coworking Zizurlan gunean (Nafarroako Foruen plaza, 6)

Aurkezpenean eta gero programan parte hartzeko, izena emateko inprimaki bat bete behar duzu klik eginez hemen