GORPUZTI – EGUNA

April 11, 2013

XX. mendean gorde ziren tradizioen artean Gorpuzti – eguneko prozesioa aipatu beharra dago, eguzkiak baino distira handiagoa zuen ostegunetako bat. Egun berezia izaten zen herrian; lorez, lore arkuz eta banderaz janzten zen, kaleak zein balkoiak. Hainbat etxetan mahaia paratzen zen Jesusen Bihotzarekin, aldarea bailitzan, eta bedeinkapenak egiten ziren. Egun horretako ekitaldi nagusia prozesioa zen. Neska-mutilek jaunartzea egiten zuten, ezkilek jotzen zuten bitartean.


<< atzera