HOME

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Turismoa

Beste gauza erakargarri batzuk

Zizur Nagusiko etxeek XIX. mendearen bukaerara arte gorde zuten izen euskalduna. Halaber, etxeak, bizi ziren lekuak ematen zien izena bertan bizi zirenei historian zehar, arbasoen usadioari eutsiz. Etxea seme-alabengana pasatzen zen ondare zatiezina zen.
Etxeak kokatuta zegoen lekuaren toponimoaren, etxearen jabearen edo ogibidearen izena hartzen zuen. Horrek garbi erakusten du zenbateraino zen etxea aterpea baino gehiago: bertan bizi zirenei nortasuna ematen zien, etxeari ematen zitzaion izena, bertan bizi zirenek hartzen zuten berbera baitzen, besteak beste: Paternainena, Salbadorena, Dendariena, Espartzarena, Ospitalekoa…

Antzinako harrizko etxea, zurezko ate zaharra eta bi leiho txiki ditu Fatxada zurizko etxea, 2 leiho eta 2 balkoi harriz inguratuta ikusten dira eta hauen erdian etxeko armarria dago

Harrizko aitzineko etxe berritua, zurezko ate gainean balkoia dago eta hauen ondoan bi leiho argazkiaren ezker aldean ikusten dira Fatxada zuria duen etxea nahiz eta leiho, ate eta balkoiak harriz inguratuta egon Harrizko aitzineko etxea 3 solairu dituena

Donejakue Bidea

Done Jakue Bideak, Nafarroan zehar egiten duen ibilbidean, Hego-ekialdetik zeharkatzen du Zizur Nagusia.

Bidea Hego-ekialdetik sartzen da Zizurren, El Juncal eta Sariotik, Zizur Txikiarekiko mugan. Gaur egun, erromes gehienek, jatorrizko bideari jarraitu ordez, N-111 errepidea (Iruña-Lizarra) hartzen dute, nonbait erosoagoa delako, edo jatorrizko ibilbidea ezagutzen ez dutelako.

Bideak, Zizur Nagusia zeharkatuta, aitzinat egiten du Asterainera; han, joan den mendearen bukaerara arte, erromesentzako ospitalea zegoen.

Monumentuak

– Prozedura: irekia – Balio zenbatetsia, bere luzapen edo aukera guztiak (BEZ kanpo): 49.585,00€ – Eskabideak aurkezteko epea: 2019/04/10  00:01 ti  2019/04/2 ...


Kolektiboentzako laguntzaren oinarriak. 2019 (180 Kb) ...


Deialdiaren oinarriak ...


hautesle-errolda jendarteak kontsultatzeko habilitatua egongo dela 2019ko apirilaren 8tik 15era, biak barne. KONTSULTAREN LEKUA: ZIZUR NAGUSIKO UDALA Erreniega parkea z.g. Orduak: ...


Atezainentzako lan poltsa irekita Zizur Nagusiko Kultur Etxean sortzen diren beharrak betetzeko: Lan eskaintza   ...