Eguraldia | CASTELLANO | 2010eko uztailaren 31a
aquí esta la fecha
Pedro Huarte Iribarren
Lagun agurgarria:
Lehenik eta behin, Zizur Nagusiko udalaren web orrira ongietorria eman nahi dizut, udal buru naizen aldetik. Orrialde honek aurkezpen bat izan nahi du bai eta guztientzat komunikazio eta kontaktu zerbitzu bizkorra eskaini ere: Zizur Nagusiko herritar eta langileentzat, hala nola gure herria ezagutzeko jakin-mina duten guztientzat.
Helburu nagusia gure burua ezagutzera ematea da; hala ere, pixkanaka gure Udalarekin zerikusia duten gestio administratibo guztiak erraztu eta bizkortzeko aukera ematen saiatuko gara. Laster eduki berriak gehituko ditugu, eta espero dut gogokoak izanen dituzuela.
Zizur Nagusiak 13.373 biztanle ditu (erroldatuta) eta Iruñerrian dago, metropoli-arearen hego-mendebaldean, Nafarroarekin mugatzen duten beste herrialdeetara doazen komunikazio ardatz nagusien ondoan.
Gaur egun, urteak direla izan zen herriarekin oso gutxi edo batere du ikustekorik. Zizur Nagusiko hedapen demografikoa gure nagusiek ezagutu zuten herriaren inguruan eman den hirigintza garapenaren ondorioa da.
Etxebizitzekin batera, eta aurretik kargu honetan izan direnei esker, gaur egun ditugun mota guztietako zerbitzuak sortuz joan ziren. Hemen bizitzeaz harro senti gaitezke. Hemendik aurrera eta nire erantzukizunetik abiatuta, helburua zerbitzuak hobetu eta zabaltzea izango da eta, batez ere, inor inoiz baztertua senti ez dadin saiatzea.
Iruñetik horren gertu izateak hiri kosmopolita eta moderno batez eta era berean bestelako bizimoduaz gozatzea ahalbidetzen digu, naturak gure zerbitzura jartzen dituen loretokiz eta eremu irekiz inguratuta. Udaletik aisialdi, kultura, kirol eta bestelako aukerak eskaintzea besterik ez zaigu geratzen, ez bada gure instalazioez gozatzera hurbil zaitezten animatzeko. Helburu honekin berarekin zuen iradokizunak entzutea gustatuko litzaiguke, hiritar guztien asebetetze handiagoa lortze aldera.
Udal hurbilago bat lortzeko lan egingo dugu; zuen zerbitzura naukazue, hala nola bisitatuko gaituzten edota egunen batean Zizur Nagusiko auzoko izan daitezkeen haienera.
Agur bero bat.
Pedro Huarte Iribarren.