Eguraldia | CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 18a
aquí esta la fecha
Zizur Nagusiko biztanle gehienek bigarren sektorean lan egiten dute, nahiz eta lana Zizur Nagusitik kanpo egiten duten. Bi dira horren arrazoi nagusiak: batetik, udalerriak industrialde nahikorik ez edukitzea, eta, bestetik, eta batez ere, hiriburua bertatik bertara egotea, Nafarroako industria gehiena bertan baitago.
Zizur Nagusiko Udalak Hiri Antolamenduaren Plan Orokorrari egin zion azken Berrikuspenean industrialde bat sartu zuen Arrieta parajean, U-3 eta U-4 unitateek osatua.
Proiektu hori Nafarroako Gobernuak geldiarazi zuen Abiadura Handiko Trenaren ibilbidea zehaztu arte; izan ere, trenaren ibilbidea aipatu industrialde proiektutik oso hurbil egon baitaiteke.