Industria

Zizur Nagusiko biztanle gehienek bigarren sektorean lan egiten dute, nahiz eta lana Zizur Nagusitik kanpo egiten duten. Bi dira horren arrazoi nagusiak: batetik, udalerriak industrialde nahikorik ez edukitzea, eta, bestetik, eta batez ere, hiriburua bertatik bertara egotea, Nafarroako industria gehiena bertan baitago.