Legezko Abisua

Legezko Abisua

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Atari hau osorik jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dute. Espresuki debekatuta dago atari honen kopia osoa edo partziala egitea, Zizur Nagusiko Udalaren berariazko baimen idatzirik izan ezean. Atari hau edo honen edukiak indarreko araudian ezarritakoaren kontra erabiltzea legez zigortzen ahalko da.

DATU PERTSONALEN BABESA

  1. Ez da derrigorrezkoa datu pertsonalak ematea. Bere datu pertsonalak ematen dituen erabiltzailea izanen da datu horien egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra. Zizur Nagusiko Udalak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik.
  2. Erabiltzaileak emandako datuak gure datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartu eta Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera tratatuko dira. Datuak ematean, erabiltzaileak Udalari horien tratamendu automatizaturako baimena ematen dio, kasu bakoitzean atarian adierazitako helburuekin. Erabiltzaileak datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu edo horien kontra egiteko eskubidea izanen du edozein unetan.
  3. Izena eman duen unean erabiltzaileak bere borondatez emandako datuak baino ez dira gordeko.

ERANTZUKIZUN MUGATUA

  1. Atari honetan jasotzen da Zizur Nagusiko Udalak fidagarritzat jotzen dituen iturrietatik fede onez bildutako informazioa. Hala ere, Zizur Nagusiko Udalak ez du atariaren edo bere edukien gaineko berme espliziturik zein inpliziturik ematen. Udalak ez du bermatzen atariko orrien funtzionamendua, ezta bere edukiak uneoro osoak, zehatzak edo fidagarriak izanen direla.
  2. Zizur Nagusiko Udalak ez du bere gain hartuko ataria erabiltzeak eragindako kalte edo galera zuzenen zein zeharkakoen gaineko inolako erantzukizunik; sistema informatikoetan sortutakoak, birus informatikoak eta atariko informazioan oinarrituz hartutako edozein erabakiren ondorioz eragindako kalteak barne. Zizur Nagusiko Udalak informazioaren baieztatze idatzia eskatzea gomendatzen du, hala behar izanez gero.

ERABILERA MUGATUA

Atari honetako informazioa erabiltzerakoan, kasuan kasuko arauak beteko dira. Zizur Nagusiko Udalak ez du bere gain hartuko atariko edukien erabilera ezegokiaren inguruko inolako erantzukizunik, ezta aipatutako erabilerak eragiten ahal dituen ondorioen ingurukorik ere.

BESTELAKO BALDINTZAK

  1. “Atari” terminoak, erabilera baldintza hauen ondorioetarako, “webgune” esan nahi du.
  2. Zizur Nagusiko Udalak beretzat gordetzen du edozein unetan atari honetako edukiak eta bertan Sartzeko Baldintza Orokorrak aldatzeko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe.
  3. Erabilera Baldintza Orokor hauek, eta erabiltzailearen eta bitartekotzaren artean ezartzen diren harreman guztiak indarreko lege espainiarrak arautuko ditu.
  4. Ataria erabiltzeak berekin dakar aurreko Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea.Final del formulario